XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Onomatopeya, ba dakizute zer dan: itzen bitartez, gauzaen soñua imitatzea: ollarraren kantua, astoaren pausoa, otordu txar baten xixtrina... Pintura abstrakto oiek, umeak bi bidetatik egiten ditu: a) onomatopeyaren bitartez; eta b) itzen formak itxuragabetuaz.
Begira bi adigarri, bi bide oiek argitzeko.
Bazkari mirritz bat:
olio-zopa,
urrup edan edo
Eta itz itxuragabetuaren bidetik, beste adigarri au: bele-eiza bat, alegia: boa, zei, zai, zoi,
Nik nere liburuan diodan bezela, gauza baten onomotapeyak, umearen irudimenean gauza bera bizi-bizi pintatu egiten du.
Eta esan bearrik ez dago, zenbat eta zenbat onomatopeya erabiltzen duten umeak beren kantutan: dala gauza bakoitzak ateratzen duan soñu edo zarataren onomatopeya (
Olako gaiezko mundu eder bat bait dute umeak, pillaturik beren irudimen ta oroimen xamur-xamurrean.
Umeak esan diteke, bere mundu txikiko olerkitxoak, danak kantatuak dituala.
Kanta xume-xumea geienetan, bi-notadun; bukaeran, bear bada, zerbait apañago.
Adigarri batzuek ipiñi besterik ez degu egingo emen.
bigar Tolosa'rako,
etzi Iruña'rako..
- Andik zer ekarriko?
(Sol-sol, sol-sol, lala-sol; sol-sol, sol-sol, lala-sol...).
- Peru zapataria.
- Zer egin du pekatu?
- Ori ez duk pekatu.